Koronabirusa

23 positibo berri azken egunean

Ataria 2021eko martxoaren 10a

Tolosan 15 positibo atzeman dituzte, Ibarran 3, Amasa-Villabonan 2 eta Ikaztegietan eta Zizurkilen bana.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 8.274 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 335 (%4,0) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 107 atzeman zituzten, tartean, 23 Tolosaldean.

Nabarmentzekoa da Tolosan 15 positibo izan zirela atzo, eta azken zazpi egunetan 50 positibo zenbatu dituzte bertan, intzidentzia tasa 365era igo delarik. Eremu gorrian dagoen eskualdeko herri bakarra Ibarra da, eta bertan atzoko hiru positibo berrirekin, 1.021ekoa azken hamabost eguneko intzidentzia tasa.

Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (595) eta Ibarrakoa (599) kolore gorrian daude, Tolosakoa (350) laranjan eta Villabonakoa (118) horian. Tolosaldeko ESIa (284) kolore horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 31 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 258 pertsona daude Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ospitaleetan, eta COVIDa duten 101 pertsona ZIUn daude. Bestalde, martxoaren 1etik 7ra bitarte, COVIDaren ondorioz 40 pertsona hil direla adierazi du Osasun sailak.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!