Koronabirusa

28 positibo izan dira ostiraletik igandera

Ataria 2021eko martxoaren 8a

Tolosan 20, Ibarran 4, Zizurkilen 2 eta Iruran eta Lizartzan bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 5.125 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 214 (%4,2) positiboak izan ziren. Tolosaldean 9 (Tolosan 6 eta Ibarran, Lizartzan eta Zizurkilen bana) positibo atzeman zituzten. Larunbatean, 5.760 test egin zituzten, eta 247 (%4,3) izan ziren positiboak. Tolosaldean, 10 ( Tolosan 9 eta Ibarran bat) positibo atzeman zituzten. Ostiralean, berriz, 7.102 test egin zituzten, eta 307 (%4,3) positiboak izan ziren. Tolosaldean, 9 (Tolosan 5, Ibarran 2 eta Iruran eta Zizurkilen bana) positibo atzeman zituzten.

Osasun eremuei dagokienez, Tolosaldekoa (264) eta Villabonakoa (112) kolore horian daude, Alegiakoa (491) laranjan eta Ibarrakoa (688) gorrian. Tolosaldeko ESIa kolore horian dago, 256ko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 24 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 262 pertsona daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ospitaleetan, eta COVIDa duten 118 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!