Koronabirusa

13 positibo berri azken egunean

Ataria 2021eko martxoaren 5a

Ibarran eta Tolosan bosna, Alegian bi eta Orendainen positibo bat atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 7.164 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 323 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 88 positibo atzeman zituzten, tartean, Tolosaldean 13. Eremu gorrian dagoen Tolosaldeko herri bakarra Ibarra da, eta bertan beste 5 positibo izan ziren atzo, eta azken hamabost eguneko tasa 1.045ekoa da. Eskualdeko 5.000 biztanletik gorako herrien kasuan, Amasa-Villabonan 67 tasarekin eta Tolosan 185eko tasarekin, kolore horian daude.

Osasun eremuei dagokienez, Tolosakoa (168) eta  Villabonakoa (100) kolore horian daude, Alegiakoa (431) laranjan eta Ibarrakoa (701) gorrian. Tolosaldeko ESIa, bestalde 217ko tasarekin dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 56 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara 260 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 118 pertsona ZIUn daude. Ikastetxeetan, berriz, 91 ikasgela daude une honetan itxita, 56 ikastetxetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!