Koronabirusa

Bertso saioa egin dute ostalaritzaren alde

Ataria 2021eko martxoaren 5a

Amasa-Villabona eta Zizurkilgo ostalariek protesta ekitaldia egin dute, ostegunero bezala, Errebote plazan. Oraingo honetan, bertsolariak izan dituzte lagun.

Ostalaritza sektoreak bizi duen krisiaren aurrean irtenbideak eskatzeko mobilizazioak egiten dituzte Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo ostalariek ostegunero. Modu ezberdinetako protestak egin izan dituzte eta aste honetan bertsolariak gonbidatu dituzte oholtza gainera.

Aitor Mendiluze eta Unai Mendizabal aritu dira bertsotan, Amaia Agirre gai jartzailearen esanetara. Ostalaritzak gaur egun bizi duen egoeraren inguruan aritu dira bertsotan, ordu erdiko saioan. Segurtasun distantziak eta arauak errespetatuta, jende asko gerturatua da Villabonako Errebote plazan egindako ekitaldira.

Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo ostalariek eskerrak eman dizkiete bertsolariei protesta ekintza honetan parte hartzeagatik eta gogoratu dute kalera ateratzea beharrezkoa ikusten dutela. "Ostalaritza da gure bizimodua eta gure ilusioa", esan du ostalarien ordezkari batek. "Krisiaz egiten ari diren kudeaketa ez dela batere bidezkoa salatzeko gaude hemen".

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!