Tolosaldepedia proiektua, martxa onean

Josu Artutxa Dorronsoro 2021eko martxoaren 5a

Tolosaldepedia proiektua, ma 2 1614902342589
Tolosaldepedia proiektua, ma 1 1614902341542
Tolosaldepedia proiektua, ma 3 1614902343323
Tolosaldepedia proiektua, ma 4 1614902344227
Tolosaldepedia proiektua, ma 5 1614902344841
Tolosaldepedia proiektua, ma 6 1614902345548
Tolosaldepedia proiektua, ma 7 1614902346190
Tolosaldepedia proiektua, ma 8 1614902347016
Tolosaldepedia proiektua, ma 9 1614902347593
Tolosaldepedia proiektua, ma 10 1614902348351
Tolosaldepedia proiektua, ma 11 1614902349223
Tolosaldepedia proiektua, ma 12 1614902349960
Tolosaldepedia proiektua, ma 13 1614902350919
Tolosaldepedia proiektua, ma 14 1614902351602
Tolosaldepedia proiektua, ma 15 1614902352298

Oraingoz Wikipedian editatzen ikasteko bi tailer egin dituzte Tolosako kultur etxean, eta badira euren orrialdea sortu duten ikastetxeak.

Tolosako Udalak, Galtzaundi Euskara Elkartearen laguntzaz, otsailean jarri zuen martxan Tolosaldepedia egitasmoa, eskualdeari buruzko ezagutzan sakondu eta herritarrek elkarren arteko harremanak sustatu ditzaten. Proiektu herritarra eta irekia da, elkarlanean egina, herritarren ekarpenekin osatu eta zabaltzen ari direlako, eta urtea amaitu bitarte iraungo du. Orduan, egindako lan guztiekin, sortutako artikuluekin eta egileen izenekin liburu bat argitaratuko da, eta doan banatuko da, parte hartzen dutenen artean.

Proiektua garatzeko hainbat ekintzailez osatutako Talde Eragilea sortu zen. Aiora Mujika anoetarra da bertako dinamizatzailea, eta berak gidatzen ditu Wikipedian editatzen ikasteko eta Tolosaldepedia proiektuan idazteko tailerrak. Orain arte, hilabeteko lehen ostegunetan bildu izan dira, Tolosako kultur etxean, 17:00etatik 19:00ak bitarte. Apirilean, ordea, data atzeratuko dute, Aste Santua tarteko, eta hilaren 15ean elkartuko dira.

Saio irekiak dira, eta ez da beharrezkoa guztietara joatea. “Nahi duen oro, nahi duenean azaldu daiteke; ohitura hartzen joatea da kontua”, dio Mujikak. Hain justu, atzo egin zuten bigarren saioa; hamar lagun inguru bertaratu ziren. "Sorpresa polita hartu dugu, otsailekoan baino jende gehiago hurbildu delako. Aurpegi berriak izan dira tartean; baziren jada editatzen zekitenak, baita inoiz ibili gabeak ere. Ona da denetik izatea, elkarri erakusteko aukera ematen duelako”. Lantegietan parte hartzeko, ezinbestekoa da www.tolosa.eus webgunean dagoen galdetegia betetzea, baita norberak bere ordenagailua eramatea ere.

Tailer horiez gain, zenbait gaiei lotutako topaketak egingo dira. Martxoaren 8an, astelehena, izango da lehena, 17:00etatik 20:00etara, Aranburu Jauregian, Itzalpeko Emakumeak erakusketa probestuz. Informazio-iturriak topatuko dituzte bertan, eskualdean Errepublika garaian, gerran eta frankismoan nabarmendu ziren emakumeen inguruan. Topaketan parte hartzeko ez da beharrezkoa izango lantegietan izena ematea.

Berez, Tolosan sortu zen proiektua, baina eskualdeko izaera hartu zuen gerora. Hortaz, Tolosaldeko gainerako herrietako udalek edo elkarteek aukera dute lantegiak edo bestelako ekimenak antolatzeko. Horretarako ateak zabalik dituztela gaineratzen du Mujikak, baina oraingoz, martxa hartzen ari direla aitortzen du.

Laskorainek eta Uzturpek, orrialde propioa
Hezkuntza komunitatea ere egitasmoan parte hartzen ari da, ikastetxeekin elkarlanean Txikipedia proiektua garatuko baita. Hain justu, eskualdeko ikastetxeetako hainbat irakasle gerturatu ziren atzoko saiora. Wikipediaren barruan dago integratuta, eta 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzako entziklopedia da; Wikipediaren aldean, bisualagoa. “Wikipedian editatzea eta horren balioa lantzea aintzat hartzen ari dira hezkuntzan, proiektu puntualekin”.

Txikipedian editatzea ikastetxeko lanetako bat izango da ikasleentzat; horrela, hezkuntzaren ikuspegitik, ikaste-esanguratsua deitutakoa garatu nahi da, ikasleek egindako lanek isla izan dezaten. Bestalde, badira jada Wikipedian bere orrialdea sortu duten ikastetxeak, Ibarrako Uzturpek eta Tolosako Laskorainek, esaterako.

Nondik hasi?
Wikipediaren webguneko Tolosaldepedia orrialdean aurki daitezke artikuluak osatzeko iturriak. Gainera, Tolosako Liburutegiak eta Artxiboak bibliografia bat osatu dute tokiko gaien inguruan. Adibide batzuk aipatzekotan, 1813ko Tolosako guduari buruzko informazioa ingelesez soilik azaltzen da eta ez dago Tolosako San Joan festetako alardeari edo Bordon Dantzari buruzko artikulurik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!