Koronabirusa

Bederatzi positibo berri azken egunean

Ataria 2021eko martxoaren 4a

Ibarran 4 positibo atzeman dituzte, Tolosan 2 eta bana Alegia, Asteasu eta Orendainen. Azken 14 eguneko tasa 1.021,83koa du Ibarrak eta beraz, eremu gorrian dago. Ondorioz, itxiera perimetralarekin jarraitzen du eta ezingo da Eskola Kirolarik egin.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 9.409 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 331 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 78 positibo izan ziren, tartean, 9 Tolosaldean. 

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak (84,50) eta Tolosak (164,95) kolore horian jarraitzen dute. Ibarrak gorrian jarraitzen du 1.021,83 tasarekin. Osasun eremuei dagokienez, Ibarrakoa (688,69) kolore gorrian dago, Alegiakoa (327,62) laranjan, eta besteak horian. Tolosaldeko ESIa horian dago 205,32ko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 45 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 124 pertsona ZIUn daude.

Hezkuntza sailak ikastetxeei dagozkien datuak eguneratu ditu eta esan du gaur 12:00ak bitarte ez dagoela eskola jarduera etenda duen ikastetxerik. Guztira 80 gela daude itxita 51 ikastetxetan, ikasgela guztien % 0,46.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!