Koronabirusa

12 positibo atzeman dituzte azken egunean

Ataria 2021eko martxoaren 3a

Ibarran 6, Anoetan 2 eta Alegian, Asteasun, Tolosan eta Amasa-Villabonan positibo bana izan dira.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 8.213 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 340 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 93 positibo izan ziren, tartean, 12, Tolosaldean. 

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak (84) eta Tolosak (154) kolore horian jarraitzen dute. Ibarraren kasuan, 26 positibo izan dira azken zazpi egunetan, eta 952ko tasa du. Osasun eremuei dagokienez, Ibarrakoa (650) kolore gorrian dago, Alegiakoa (312) laranjan, eta Tolosakoa (139) eta Villabonakoa (118) horian.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 45 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 126 pertsona ZIUn daude. Bestalde, otsailaren 22tik 28ra bitarte, COVIDaren ondorioz, 51 pertsona hil direla adierazi dute Osasun sailetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!