Peñak seigarren garaipena lortu du binakakoan

Ataria 2021eko martxoaren 2a

Bederatzigarren jardunaldia jokatu da asteburuan, eta eskualdeko Baikoko pilotariek irabazi egin dituzte euren partidak.

 Peña-Albisuk 13-22 irabazi diote Olaizola II-Rezustari eta seigarren garaipena lortu dute. Hori horrela, hirugarren postuan daude orain. Bestalde, Bengoetxea VI.ak Artolaren ordez azken partida jokatu du, eta Arangurenekin batera 22-11 irabazi diote Urrutikoetxea-Imaz bikoari, bigarren garaipena lortuz. Oraingoz, baina, zazpigarren postuan daude Artola-Aranguren.

Aspeko bi pilotariek, berriz, euren partidak galdu dituzte. Altuna III-Mariezkurrenak 22-17 galdu dute Ezkurdia-Ladis Galartzaren aurka, baina bigarren postuan jarraitzen dute, zazpi garaipenekin. Jaka-Martijak, berriz, azken postuan jarraitzen dute, garaipen bakarrarekin, Elezkano II-Zabaletaren aurka 8-22 galdu ondoren asteburuan.

Promozio mailan, Elizegi asteasuarrak azken postuan jarraitzen du, garaipen bakarrarekin. Asteburuan ez du jokatu eta bere ordez Erasun zizurkildarrak jokatu du, baina Arteaga II.arekin batera 11-22 galdu dute Alberdi-Salaverri II bikoaren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!