Koronabirusa

13 positibo berri azken egunean eskualdean

Ataria 2021eko martxoaren 2a

Tolosan 6, Ibarran 4 eta Amezketan, Anoetan eta Asteasun positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 8.514 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 366 (%4,3) izan ziren positiboak. Gipuzkoan 110 izan ziren positiboak, tartean, 13 Tolosaldean.

Eskualdeko 5.000 biztanle baino gehiagoko herrien kasuan, Amasa-Villabonak (67) eta Tolosak (159) kolore horian jarraitzen dute. Osasun eremuei dagokienez, Tolosakoa (144) eta Villabonakoa (93) kolore horian daude, Alegiakoa (312) laranjan eta Ibarrakoa (586) gorrian. Tolosaldeko ESIa (187) horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, 36 pertsona ospitaleratu zituzten atzo COVID-agatik, 268 pertsona da daude orotara ospitaleetan, eta 121 ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!