Koronabirusa

19 positibo izan dira ostiraletik igandera

Ataria 2021eko martxoaren 1a

Tolosan 13, Ibarran 3 eta Orendainen, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 5.140 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 242 (%4,7) positiboak izan ziren. Herenegun, 6.611 test egin zituzten, eta horietatik, 269 (%3,1) izan ziren positiboak. Ostiralean, berriz, 7.692 test egin zituzten, eta 349 (%4,5) izan ziren positiboak.

Tolosaldeari dagokionez, atzo, 8 positibo izan ziren (Tolosan 7 eta Ibarran 1), larunbatean 4 (Tolosan 2 eta Ibarran eta Amasa-Villabonan bana) eta ostiralean 7 (Tolosan 4 eta Ibarran, Orendainen  eta Zizurkilen bana). Denera, beraz, ostiraletik igandera 19 positibo izan dira.

5.000 biztanletik gorako eskualdeko herrien kasuan, Tolosa (139) eta Amasa-Villabona (65) kolore horian daude.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 22 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 120 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!