Koronabirusa

11 positibo izan dira azken egunean

Ataria 2021eko otsailaren 26a

Ibarran 6, eta Adunan, Anoetan, Berrobin, Tolosan eta Villabonan positibo bana atzeman dituzte. Ibarran azken zazpi egunetan 23 positibo izan dira.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 7.580 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 368 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 88 positibo izan ziren, tartean, 11 Tolosaldean.

Nabarmentzekoa da Ibarran 23 positibo izan direla azken zazpi egunetan, eta 15 eguneko intzidentzia tasa 812koa da. 5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Tolosa (97) eta Amasa-Villabona (84) kolore horian ageri dira. Osasun eremuei dagokienez, berriz, Alegia (178), Tolosa (86) eta Villabonakoa (87) kolore horian daude, baita Tolosaldeko ESIa (163) ere. Ibarrakoa, berriz, 573ko tasarekin gorrian dago.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 45 pertsona ospitaleratu ziren atzo eta COVIDa duten 126 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!