Itoiz taldeari buruzko materiala bildu nahi dute

Ataria 2021eko otsailaren 26a

Argazkilaria: Juan Luis Markaidarena

Itoiz musika taldeari buruzko Itoiz udako sesioak deritzon dokumentala prestatzen ari da Doxa Producciones ekoiztetxea, eta materiala biltzeko laguntza behar du. "Ziur Tolosaldetik ere ekarpenak egingo dituztela taldeko jarraitzaileek".

Ikus-entzunezkoa garatzen ari dira une honetan, baina berau osatzeko taldeari buruzko materiala behar dutela jakitera eman dute, eta hori eskuratzeko laguntza eskatzen ari dira herriz herri. “Egon daitekeen edozein material jasotzeko prest gaude: argazkiak, soinu grabazioak, bideoak, kontzertuen kartelak, prentsan argitaratutako artikuluren bat, posterrak….”.

Taldea 1976an sortu zenetik 1988an desegin zen tarte horretako materialen bat eduki dezakeen herritarrengana iristea da ekoiztetxearen helburua. “Gure asmoa ezkutuan egon daitekeen material hori argitara ematea da”. Itoiz taldeari buruzko materialaz gain, taldearen aurrekaria izan zen Indar Trabes taldeari buruzko materiala jasotzea ere eskertuko luketela adierazi dute. Materiala duten herritarrei archivo@doxaproducciones.com helbide elektronikora idazteko eskatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!