Koronabirusa

12 positibo berri azken orduetan

Ataria 2021eko otsailaren 25a

Ibarran 7, Orendainen 3 eta Alegian 2 positibo atzeman dituzte azken egunean. Ez dago eremu gorrian dagoen herririk Tolosaldean.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 10.179 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 402 (%3,9) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 103 positibo izan ziren, tartean, 12 Tolosaldean.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (67) eta Tolosa (92) kolore horian daude. Osasun eremuei dagokienez, Alegia (163), Tolosa (81) eta Villabonakoa (68) eta Tolosaldeko ESIa (148) kolore horian daude. Ibarrakoa, berriz, (484) laranjan ageri da. Ondorioz, ez dago eremu gorrian dagoen herririk Tolosaldean.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 57 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara, 332 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 129 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!