Koronabirusa

12 positibo izan dira azken egunean

Ataria 2021eko otsailaren 24a

Albizturren eta Tolosan launa, Ibarran hiru eta Alegian positibo bat atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 9.543 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 405 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 103 positibo atzeman zituzten, tartean, 12 Tolosaldean.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (67) eta Tolosa (113) kolore horian daude. Osasun eremuei dagokienez, Alegia (89), Tolosa (100) eta Villabonakoa (81) horian daude, Tolosaldeko ESIa (142) bezala, eta Ibarrakoa (433) laranjan.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 44 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara, 333 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 132 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, otsailaren 15etik 21era bitarte, COVIDaren ondorioz 68 pertsona hil direla adierazi dute Osasun sailetik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!