Herriak ere kezkatu dira haur eskolen etorkizunarekin

Eneritz Maiz Etxarri 2021eko otsailaren 23a

Herriak ere kezkatu dira hau 4 1614103000177
None
Herriak ere kezkatu dira hau 1 1614102997136
Herriak ere kezkatu dira hau 2 1614102998201
Herriak ere kezkatu dira hau 3 1614102999206
Herriak ere kezkatu dira hau 5 1614103001063
Herriak ere kezkatu dira hau 6 1614103002226
Herriak ere kezkatu dira hau 7 1614103003626
Herriak ere kezkatu dira hau 8 1614103004744
Herriak ere kezkatu dira hau 9 1614103005966
Herriak ere kezkatu dira hau 10 1614103007821
Herriak ere kezkatu dira hau 11 1614103009406
Herriak ere kezkatu dira hau 12 1614103011092
Herriak ere kezkatu dira hau 13 1614103012342
Herriak ere kezkatu dira hau 14 1614103013903
Herriak ere kezkatu dira hau 15 1614103015452
Herriak ere kezkatu dira hau 16 1614103016749
Herriak ere kezkatu dira hau 17 1614103018009
Herriak ere kezkatu dira hau 18 1614103019095

Gaur bigarren greba eguna izan dute Haurreskolak partzuergoko langileek, eta Amezketa, Amasa-Villabona, Baliarrain, Orendain eta Tolosan protesta egin dute.

Aste honetako bigarren greba eguna izan dute gaur Haurreskolak partzuergoko langileek, LAB, ELA eta Steilas sindikatuek deituta. Gaur, ordea, grebaz gain, Aiztondo bailarako herritarrak Amasa-Villabonan, Amezketan, Baliarrainen, Orendainen eta Tolosan mobilizazioak egin dituzte, eta familiek eta herritarrek elkartasuna agertu diete mobilizazioetan parte hartuz. 

Jaiotza tasa jaitsi egin da, amatasun eta aitatasun bajak daude, eta orain pandemia ere bai. «Guzti hori kontuan hartuta edo ez hartuta, negoziatzera esertzeko ez dago inongo interesik», dio Jesi Gurrutxaga Baliarraingo haur eskolako hezitzaileak. 

Akordioak betetzea nahi dute. Lan hitzarmen berria negoziatzea, langileak egonkortzea, doakotasuna eta haur eskolak hezkuntzan integratzea da eskatzen dutena. «Baina momentu honetan lehenengo eskatzen duguna negoziaketa bat egotea da», azpimarratu du Gurrutxagak. «Ez da mahai negoziatzailerik egon azken hilabeteetan», gaineratu du, eta «aurreko urteetan lortutako akordioak ez dira betetzen ari».

Langileen lan baldintzei dagokionean, «orain artean lortutako lan baldintzak galdu egin dira azken hilabeteetan». Kezka handia dutela, eta batez ere, kezkatuta daudela adierazi dute haur eskolen etorkizunagatik. 

«Kezka eta beldurra»
Momentu honetan euren lan baldintzak baino kezka handiagoak dituztela onartu du Gurrutxagak. Lan baldintzen aurretik, «eseri zaitezte, eta esaguzue zer ari den gertatzen», argitzea nahi dute. «Alde bakarreko erabakiak hartzen ari dira, eta ez da esertzeko borondaterik egon». «Notifikazio bakarra egon da, eta kudeatzaileak, alde bakarrez, hau egingo da eta hau erabaki da esateko» izan zela salatu du Gurrutxagak. «Lan hitzarmenean sinatuta zeuden gauzak oraindik kontuan hartu gabe, eta onartuz lan hitzarmena ez duela bete, dirurik ez dagoelako eta guztia hankaz gora jarriz».

Gaiarekin egunero bueltaka aritzeak lasaitasunik ez die ematen langileei, eta «gauden egoeran asko eragiten du», esan du. Kezkagarria egiten zaie, eta beldurra ere aipatu du Gurrutxagak. 

Poliki-poliki kontzientzia areagotzen ari dela uste dute hezitzaileek, eta herrietan familiei informazioa pasatzeaz arduratu dira. Honela, herrietan familiak inplikatzea lortu dute, eta baita zenbait udaletxeak ere. Esaterako, Amasa-Villabonako Udalak bere elkartasuna eta babesa agertu die ohar bidez, haur eskoletako langileei.

Steilas, LAB eta ELA sindikatuek Jokin Bildarratz EAEko Hezkuntza Saileko sailburuari «haur eskolen etorkizunaren gainean garbi hitz egin dezala», eskatu die. Era berean, jendarteari argi adierazi nahi diete egoeraren «larritasuna» eta mobilizazioekin jarraitzeko «beharra»: «Haur eta familien ongizatea, eta hezkuntza eskubideak bermatuko dituen onurak lortu arte».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!