Koronabirusa

12 positibo azken egunean

Ataria 2021eko otsailaren 23a

Ibarran eta Tolosan launa eta Asteasun, Lizartzan, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen positibo bana atzeman dituzte. Bestalde, Osakidetzak bihar ekingo dio etxean bizi diren 100 urte gorako pertsonak txertatzeari. Horretarako 25 txertaketa gune identifikatu dituzte eta tartean da Tolosaldea. Tolosaldeko ESIari dagozkion txertaketak Tolosako osasun zentroan emango dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 9.035 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 423 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 106 atzeman zituzten, tartean, 12 Tolosaldean.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Tolosa (123) eta Amasa-Villabona (84) kolore horian ageri dira. Osasun eremuei begiratuta, Alegiako (74), Tolosako (110) eta Villabonakoa (93) horian daude, eta Ibarrakoa (356) laranjan. Tolosaldeko ESIa kolore horian dago, 137ko tasarekin. 

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 46 pertsona ospitaleratu ziren atzo eta COVIDa duten 134 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!