Koronabirusa

7 positibo ostiraletik igandera

Ataria 2021eko otsailaren 22a

Ibarran 3, Lizartzan 2 eta Asteasun eta Berastegin positibo bana atzeman dituzten azken egunetan. Ez dago eremu gorrian dagoen herririk Tolosaldean.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 6.646 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 303 positiboak izan ziren. Tolosaldean 3 positibo atzeman zituzten, Ibarran 2 eta Lizartzan bat.

Larunbatean, 6.295 test egin zituzten, eta 337 (%5,4) izan ziren positiboak. Eskualdean, positibo bakarra atzeman zuten, Lizartzan. Ostiralean, berriz, 9.747 test egin zituzten, eta 487 (%5,0) izan ziren positiboak. Tolosaldean, 3 izan ziren positiboak, Asteasun, Berastegin eta Ibarran bana.

5.000 biztanletik gorako eskualdeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (101) eta Tolosa (123) kolore horian daude. Osasun eremuei dagokienez, Alegia (74), Tolosa (115) eta Villabonakoa (87) kolore horian ageri dira, eta Ibarra (331) laranjan dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 27 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara, 396 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 145 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!