Babesa azaldu diote Pablo Haseli

Ataria 2021eko otsailaren 22a

Pablo Hasel rap kantariari elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak egin dituzte eskualdean asteburuan.

Tolosaldeko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta, Ibarran ostiral arratsaldean elkarretaratzea egin zuten Pablo Hasel rap abeslariari elkartasuna adierazteko. Iragan asteartean atxilotu zuten Hasel eta ordutik protesta ekitaldi ugari egin dituzte  adierazpen askatasuna aldarrikatzeko. Ibarran 100 pertsona inguru elkartu ziren plazan egin zuten elkarretaratzean.

Larunbatean, berriz, Tolosan egin zuten eskualde mailako protesta, Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak deituta, eta bertan ere ehunka herritar batu ziren abeslariari babesa ematera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!