Hainbat tailer antolatu dituzte Anoetako eta Irurako gaztelekuetan

Ataria 2021eko otsailaren 22a

Martxoaren 6an izango dira tailerrak eta izena emateko epea otsailaren 28an bukatuko da.

Anoetako eta Irurako Gazteria sailek hainbat tailer antolatu dituzte martxoaren 8ari begira. Bi saio egingo dituzte: hilekoaren ingurukoa bata, eta maskulinitateari buruzkoa, bestea.

Lehena Anoetako eta Irurako Gaztelekuetako neskei dago bideratuta eta Anoetako Gaztelekuan egingo dute. Tailerra Veronica Satrustegik gidatuko du eta 16:30etik 18:30era iraungo du. 

Bigarrena, berriz, Anoetako eta Irurako Gaztelekuetako mutilei zuzenduta dago eta Julen Rodriguez izango da saioko gidaria. Irurako Gaztelekuan izango da, hau ere 16:30etik 18:30era. 

Bi tailerrak martxoaren 6an egingo dituzte eta izena ematea bi Gaztelekuetan egin daiteke, otsailaren 28ra arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!