Koronabirusa

9 positibo azken egunean

Ataria 2021eko otsailaren 19a

Ibarran lau, Asteasun bi eta Alegian, Tolosan eta Amasa-Villabonan bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 10.234 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 505 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 149 positibo izan ziren, tartean, 9 Tolosaldean.

5.000 biztanletik gorako eskualdeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak (101) kolore horian jarraitzen du, eta baita Tolosak (216) ere. Osasun eremuei dagokienez, Alegiako (133), Tolosako (201) eta Villabonakoa (119) kolore horian daude, eta Ibarrakoa (369) laranjan.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 54 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, COVIDa duten 156 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!