Koronabirusa

Bi positibo eskualdean, azken egunean

Ataria 2021eko otsailaren 18a

Ibarran eta Larraulen positibo bana izan dira azken egunean. Ez dago eremu gorrian dagoen udalerririk eskualdean.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 11.343 test egin zituzten atzo, eta horietatik, 563 (%5,0) positiboak izan ziren. Tolosaldearen kasuan, 2 positibo izan dira azken 24 orduetan, Ibarran eta Larraulen bana.

5.000 biztanletik gorako eskualdeko herrien kasuan, Amasa-Villabonan 84ko intzidentzia tasa dute, eta Tolosan, 257koa. Kolore horian daude, beraz, biak.

Osasun eremuei dagokienez, Ibarrakoa (369) laranjan ageri da, eta gainerakoak, hau da, Alegiakoa (163), Tolosakoa (240) eta Villabonakoa (162) horian daude, baita ESIa ere. Ondorioz, 5.000 biztanletik beherako herrietan ere ez dago eremu gorrian dagoenik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!