Koronabirusa

5 positibo berri azken egunean

Ataria 2021eko otsailaren 17a

Amezketan eta Tolosan bina eta Ibarran positibo bat atzeman dituzte azken 24 orduetan.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 10.874 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 499 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 109 atzeman zituzten, tartean, 5 Tolosaldean.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona kolore horian dago, 84ko intzidentzia tasarekin, eta Tolosa ere horian ageri da, 293ko tasarekin.

Osasun eremuei begiratuta, Ibarrakoa laranjan dago, 432ko tasarekin, eta Alegia (163), Tolosa (274) eta Villabonakoa (175) horian ageri dira, baita, Tolosaldeko ESIa (248) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 61 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara, 421 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 159 pertsona ZIUn daude. Adinekoen egoitzei dagokienez, Iurreamendiko hiru egoiliarrek dute COVID-19a.

Bestalde, otsailaren 8tik 14ra bitartean, COVID-aren ondorioz, 71 pertsona hil direla adierazi du Osasun sailak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!