Koronabirusa

COVID-aren aurkako txertoa ematen hasi dira Asuncion klinikan

Ataria 2021eko otsailaren 17a

Lehen fasean zentroko 192 langileri emango diote txertoa; gaur eta ostiralean emango dituzte lehen dosiak, eta 21 egun barru bigarrenak.

Asuncion Klinikatik adierazi dutenez, gaur hasi dira langileen artean COVID-19aren aurkako txertoa ematen. Hain justu, zentroko 340 langileetatik 192ri emango zaio txertoa lehen fasean, "Osasun sailak ezarritako lehentasuneko 1. taldekoei".

Gaur, asteazkena, eta ostiralean, emango dituzte txertoaren lehen dosiak, eta bigarren dosia 21 egun barru jasoko dute langileek. Pfizer farmazialariaren txertoa izango dela jasoko dutena zehaztu dute zentrotik. "Zentroko gainerako langileei txertoa agintariek hala adierazten dutenean jarriko zaie, txertaketa-kanpainan zehaztutako irizpideei jarraituz", esan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!