Horrez gain, eskualdeko enpresen etorkizunaren inguruko hausnarketa partekatua egingo da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako departamentuaren babesa izango dugu horretarako. Nola egingo dugu?
1. Bisitak enpresetara
Osasun krisiak nola eragin duen aztertuko da. Tolosaldea Garatzeneko Enpresa, Turismo eta Ekintzailetza sailetako teknikariek bisitak egingo dituzte enpresaz enpresa, banakako elkarrizketak eginez.
2. Azterketa
Epe luzeko posizionamendua finkatu ahal izateko, epe motzera jarri beharreko helburuak eta horiek lortzeko ekintzak zehazten lagunduko da.
3. Orientazioa
Lan-plan hori ezartzeko diru-laguntza eta programen inguruko informazioa emango da, eta enpresa bakoitzaren beharretara egokitutako finantziazio iturriak eta formazio aukerak identifikatzen lagunduko da.
Bisita jasotzeko interesa izanez gero, webguneko formularioa bete, eta teknikariak jarriko dira harremanetan.