Koronabirusa

4 positibo berri azken egunean

Ataria 2021eko otsailaren 16a

Bina positibo atzeman dituzte Tolosan eta Ibarran.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 9.565 test egin zituzten atzo, eta horietatik, 453 (%4,7) izan ziren positiboak. Tolosaldean 4 positibo zenbatu dituzte azken orduetan, bi Ibarran eta beste bi Tolosan.

Tolosa eremu laranjan dago 314,43ko intzidentzia tasarekin eta Amasa-Villabona horian 118,30ko tasarekin. Osasun eremuei erreparatuta Ibarrakoak jarraitzen du laranjan, 458,42ko intzidentziarekin. Tolosakoa (293,27), Villabonakoa (206,72) eta Alegiakoa (133,99) horian daude, Tolosaldeko ESIa bezala, 268,29ko tasarekin.

Ospitaleen egoera dela eta, COVID-19aren ondorioz 60 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 168 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!