Koronabirusa

12 positibo berri azken egunetan

Ataria 2021eko otsailaren 15a

Azken egunetako datuei erreparatuta behera egin du COVID-19an positibo eman dutenen eskualdeko positiboen kopuruak. Pasa den ostiraletik atzora bitarte 12 positibo egon dira; bost Tolosan, lau Ibarran, bi Amasa-Villabonan eta bakarra Anoetan. Momentu honetan ez dago eremu gorrian dagoen eskualdeko herririk.

Osasun sailak eguneratu ditu COVD-19ari lotutako datuak eta horiei erreparatuta ikusi daiteke Tolosaldean nabarmen egin duela behera positiboen kopuruak. Pasa den ostiralean 11.236 test egin zituzten eta %5,5a izan zen positibo; larunbatean 8.880 test egin zituzten eta %4,8 izan zen positibo; eta atzo 7.550 egin zituzten eta %5,5ak eman zuen positibo. Eskualdeari lotuta azken egunetan 12 izan dira positiboak; bost Tolosan, lau Ibarran, bi Amasa-Villabonan eta bakarra Anoetan. Horiek horrela, ez dago eremu gorrian dagoen herririk eskualdean; Tolosa eremu laranjan dago 335,05eko intzidentzia tasarekin eta Amasa-Villabona horian 135,20ko tasarekin. Osasun eremuei erreparatuta Ibarra eta Tolosakoak daude laranjan, 483,89 eta 312,50eko intzidentziekin, hurrenez hurren. Beste osasun eremuak horian daude, eta baita Tolosaldeko ESIa ere, 287,78ko tasarekin. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere aldetik, zahar egoitzetako datuak eguneratu ditu eta momentu honetan 8 positibo daude Gipuzkoako zahar egoitzetako sarean, horietako hiru Tolosako Iurreamendin, bertan 3 positibo aktibo baitaude.

Ospitaleen egoera dela eta, COVID-aren ondorioz 38 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 170 pertsona ZIUn daude.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!