Sestaoko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute Zubimusun

Ataria 2021eko otsailaren 12a

Aiztondoko Mugimendu Feministak deitu du protesta ekitaldia. Larunbatean, otsailak 13, 19:00etan egingo dute Villabona eta Zizurkil arteko zubian.

56 urteko emakume bat hil dute Sestaon (Bizkaia), eta Ertzaintza hilketa matxista bat ote den ikertzen ari da. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizean 57 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute itsasadarrean, eta familiari haren heriotzaren berri ematera joan direnean aurkitu dute andrearen gorpua etxean, indarkeria zantzuekin. Ertzaintza heriotza ikertzen ari da, baina azpimarratu du hilketa indarkeria matxistaren ondorio izan daitekeela; hori da hipotesi nagusia.

Aiztondoko Mugimendu Feministak salatu duenez, Sestaoko emakumea Euskal Herrian eraildako 105. emakumea izango litzateke 2005tik hona.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!