Koronabirusa

Positibo bakarra azken egunean

Tolosaldeko Ataria

Tolosaldean positibo bakarra izan da  azken egunean, Alegian, hain justu.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 13.575 test egin zituzten atzo, eta horietatik, 643 (%4,7) izan ziren positiboak. Tolosaldean positibo bakarra izan da azken egunean, Alegian.

5.000 biztanletik gorako herrien kasuan, Tolosan 479ko intzidentzia tasa dago, kolore laranja izatera pasa da, beraz, eta Amasa-Villabona, 185eko tasarekin, horian dago.

Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (193) kolore horian dago, eta Ibarrakoa (471), Tolosakoa (451) eta Villabonakoa (332) laranjan daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!