Mugakideak diren udalerrien arteko mugikortasuna baimendu dute

Tolosaldeko Ataria 2021ko ots. 12a, 12:16
Labiren gaurko bileraren irudia. Iturria: Irekia

Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri berri du udalerrien itxiera perimetrala beste 20 egunez luzatuko badute ere, neurria arinduko dutela eta astelehenetik aurrera alboko udalerrira joan ahalko dela. Beti ere, jarduera sozioekonomikoetarako edo aire librean kirola egiteko, eta herrien intzidentzia tasa 500etik beherakoa bada.

Labiren hurrengo bilera martxoaren 5ean izango da eta ordura arteko neurrien berri eman du gaur, Iñigo Urkullu lehendakariak. Orain arteko neurriez gain esan du mugakideak diren herrien arteko mugikortasuna baimenduko dutela, beti ere jarduera sozioekonomikoak edo kirola aire librean egiteko, eta herrietako intzidentzia tasa 500etik beherakoa bada. Neurri berriak astelehenetik aurrera egongo dira indarrean.

Horiek horrela lehiaketa profesionala edo erdi-profesionala egiten duten taldeen entrenamenduetarako eta lehiaketetarako herri batetik bestera joan ahal da eta eremu gorrian ez dauden udalerrien arteko joan-etorriak baimenduta egongo dira baita ere federatutako kirolarien lehiaketa eta entrenamenduetarako, eskola kiroletako entrenamenduetarako, gimnasio, kirol klubak edo kiroldegietako ikastaro edo jardueretan parte hartzeko.

EAEko Auzitegi Nagusiak tabernak irekitzeko hartutako erabakiaren inguruan esan du ez dutela bat egiten ezta ulertzen ere, eta nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak ez duela inor egoeraren errudun egiten. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!