Koronabirusa

Tolosa da eremu gorrian dagoen eskualdeko herri bakarra

Tolosaldeko Ataria 2021ko ots. 11a, 13:09

Eremu gorrian dauden udalerrien zerrenda eman du argitara Osasun sailak, eta bertan Tolosa ageri da, 536ko intzidentzia tasa baitu.

Hain justu, Tolosako osasun eremua da kolore goriz dagoena 514ko tasarekin. Gainerako eremuei dagokienez, Alegiakoa (238) kolore horian dago, eta Ibarrakoa (471) eta Villabonakoa (382) laranjan, beraz, eremu horietako udalerriak ez dira eremu gorrian sartu, edota eremu gorrian zeudenak irten egin dira.

Ondorengoak dira eremu gorrian dauden Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako herriak: Abadiño, Agurain, Arrigorriaga, Astigarraga, Azpeitia, Balmaseda, Basauri, Berango, Bergara, Bermeo, Bilbo, Derio, Donostia, Durango, Elgoibar, Errenteria, Getxo, Gorliz, Güeñes, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Leioa, Lezo, Muskiz, Oñati, Orio, Pasaia, Santurtzi, Sopela, Tolosa, Urretxu, Usurbil, Vitoria-Gasteiz, Zumarraga, Alonsotegi, Aramaio, Gauna, Iurreta, Laguardia, Lemoiz, Lezama, Loiu, Mendaro, Moreda Araba, Ormaiztegi, Plentzia, Segura, Sondika, Sopuerta, Urduliz, Urkabustaiz, Zaldibar, Zamudio, Zaratamo eta Zegama.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!