Koronabirusa

9 positibo berri azken egunean

Ataria 2021eko otsailaren 11

Tolosan 4, Ibarran 2 eta Anoetan, Iruran eta Leaburu-Txaraman positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 13.820 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 684 (%4,9) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 187 zenbatu zituzten, tartean, 9 eskualdekoak. 

5.000 biztanletik gorako herrien kasuan, Tolosak kolore gorriarekin jarraitzen du, 536ko tasarekin. Amasa-Villabonak, berriz, kolore horian jarraitzen du, 219ko tasarekin. 

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 70 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara, 512 pertsona daude, eta COVIDa duten 167 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!