Koronabirusa

9 positibo berri azken egunean

Ataria 2021eko otsailaren 10a

Tolosan 6, eta Hernialden, Ibarran eta Amasa-Villabonan positibo bana atzeman dituzte azken orduetan.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 13.437 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 748 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 208 positibo atzeman zituzten, tartean, 9 Tolosaldean.

5.000 biztanletik gorako eskualdeko herrien kasuan, Amasa-Villabona kolore horian dago, 287ko tasarekin, eta Tolosa gorrian, 551ko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-aren ondorioz 99 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara, 547 pertsona daude ospitaleetan, eta COVID-a duten 165 pertsona ZIUn daude. Bestalde, otsailaren 01etik 07ra bitarte COVID-aren ondorioz, 99 pertsona hil direla azaldu du Osasun sailak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!