Fremap eta Fudike enpresaren helegitea epaituko dute

Ataria 2021eko otsailaren 10a

Fudike enpresan lan egiten zuen eta biriketako adenocarcinomak jota hil zen Jose Manuel M.A.ren lan gaixotasun onartu zuen Gizarte Segurantzak. Baina Fremap mutualitateak eta Fudike enpresak berak helegitea aurkeztu zuten. Bihar epaituko dute Donostiako Gizarte Arloko 2. epaitegian. 

Langilea 1973. urtean hasi zen lanean orduan Tolosan zegoen Telleria galdategian eta Fudike enpresan jarraitu zuen ondoren. 2016an diagnostikatu zioten minbizia Donostia Ospitalean eta 2017an hil zen. 2019ko maiatzean onartu zuen Gizarte Segurantza Institutu Nazionalak langileak zuen gaixotasuna lanak eragindakoa zela eta beraz alargunak jaso beharreko saria igotzea hobetsi zuen. Fudike enpresak eta Fremap mutualitateak helegitea jarri dute langileak gaixotasuna erretzailea zelako garatu zuela argudiatuz. Bihar izango da epaiketa Donostiako Gizarte Arloko bigarren epaitegian, 09:30etik aurrera. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!