Koronabirusa

10 positibo berri azken egunean

Ataria 2021eko otsailaren 9a

Tolosan 4, Ibarran 3, Amasa-Villabonan 2 eta Leaburu-Txaraman positibo bat atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 12.320 test egin zituzten atzo, eta horietatik, 723 (%5,9) izan ziren positiboak. Tolosaldearen kasuan, 10 positibo atzeman dituzte: Tolosan 4, Ibarran 3, Amasa-Villabonan 2 eta Leaburu-Txaraman 1. 5.000 biztanletik gorako herriei dagokienez, Tolosak kolore gorriarekin jarraitzen du, 556ko tasarekin, eta Amasa-Villabonak (321) laranjan.

Osasun eremuei dagokienez, Alegia (342) eta Villabonakoa (488) laranjan ageri dira, eta Ibarrakoa (522) eta Tolosakoa (528) gorrian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!