Koronabirusa

Aduna, Anoeta, Irura, Tolosa eta Zizurkil daude eremu gorrian

Ataria 2021eko otsailaren 8a

Ostegunean Irura eremu gorritik atera zen, baina, gaur, ostera, sartu egin da berriro.

Osasun sailak emandako datuen arabera, Tolosaldeari dagokionez, Aduna, Anoeta, Irura, Tolosa eta Zizurkil daude eremu gorrian.

5.000 biztanletik gorako udalerrietan, Tolosak jarraitzen du eremu gorrian, 597ko tasa baitu, azken hamabost egunak kontuan izanda.

5.000 biztanletik beherako herrietan, berriz, Villabonako osasun eremua kolore gorriarekin dagoela kontuan hartuta, Aduna (828), Anoeta (1.231), Irura (551) eta Zizurkil (658) daude eremu gorrian, herriko intzidentzia tasa 500etik gorakoa delako, eta azken zazpi egunetan 2 positibo baino gehiago izan dituztelako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!