Koronabirusa

37 positibo ostiraletik igandera

Ataria 2021eko otsailaren 8a

Tolosan 18, Ibarran 7, Anoetan 5, Alegian 4,Leaburu-Txaraman 2 eta Iruran positibo bat atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 10.687 test egin zituzten atzo, eta horietatik 621 (%5,8) izan ziren positiboak; Tolosaldean, 9 atzeman zituzten. Larunbatean, 10.104 test egin zituzten, eta 632 (%6,3) izan ziren positiboak; Tolosaldean 14 atzeman zituzten. Eta, ostiralean, 15.291 test egin zituzten, eta 947 (%6,2) izan ziren positiboak; Tolosaldean, 14 atzeman zituzten.

5.000 biztanletik gorako herrien kasuan, Tolosak kolore gorriarekin jarraitzen du, 597ko tasarekin. Amasa-Villabona, berriz, kolore horian ageri da, 287ko tasarekin.

Osasun  eremuei dagokienez, Villabonakoa (526) eta Tolosako (567) gorrian daude, eta Alegiako (357) eta Ibarrakoa (483) laranjan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!