Koronabirusa

26 positibo azken egunean

Ataria 2021eko otsailaren 5a

Tolosan 9, Zizurkilen 4, Anoetan eta Ibarran hiruna, Alegian eta Asteasun bina eta Amezketan, Belauntzan eta Iruran positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 15.486  test diagnostiko egin zituzten, eta horietatik, 921 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 281 positibo izan ziren, tartean, 26 Tolosaldekoak.

Tolosak 9 positibo gehiagorekin, kolore goriarekin jarraitzen du, 597ko tasarekin. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (342) eta Ibarrakoa (445) eremuak laranjan daude, eta Tolosakoa (567) eta Villabonakoa (551) gorrian.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 95 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 574 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 162 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!