Oihana Iguaran: "Bertso-saio musikatuak mimo berezi batekin prestatuta egoten dira"

Haritz Mujika eta Oihana Iguaran bertsolariak izan ditugu gurean eta Ibarrako hainbat bertsoaldi entzun.

Aurreko irratsaioan hasi ginen Ibarrako bertso.saio musikatuko bertsoaldiak aleka aztertzen eta horrekintxe jarraitu dugu irratsaio honetan ere. Bertsoaldiak eta elkarrizketak tartekatu ditugu oraingoan ere.

Irratsaio amaierako kantua: "Gezurtientzat" (Hitzak: Joxe Mari Lopetegi; musika: Tapia eta Leturia).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!