GUTUNA

Igandean jasandako erasoaren harira

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldeko Itaia 2021eko otsailaren 5a

Tolosaldeko Itaiako kideok asteburuan jasan genuen erasoa salatu nahi dugu. Formakuntza saio bat egiten ari ginela, ertzainak bertaratu eta identifikatu egin gintuzten.

Pasa den igande goizean, urtarrilak 31, Tolosako Ezpala gaztetxean formakuntza saio bat egiteko hitzordua genuen Tolosaldeko Itaiako kideok. Bertan geundela, indar polizialak bertaratu ziren, eta eraikinetik banaka irten eta identifikatzera behartu gintuzten. Osasun neurri guztiak betetzen ari ginen arren, horrelako ekimenak debekatuak daudela adierazi ziguten ertzainek, Tolosa gune gorrian dagoela argudiatuz. Aldi berean, azken aste hauetan Tolosako Udalak tailer eta hitzaldi desberdinak eskaini ditu. Argi dago beraz, igandean jasandako erasoak helburu bakarra zuela: antolakuntza politikoa oztopatzea.

Tolosaldeko Itaiatik gogor salatu nahi dugu jasandako erasoa, eta azpimarratu nahi dugu ez zuela inongo irizpide sanitariorik. Askatasun politikoen aurkako eraso zuzen bat izan zen, emakume langileon askapenera bidean lan politikoa egitea oztopatzen duena. Honen aurrean, lanean jarraitzeko konpromiso osoa adierazi nahi dugu, emakume langileon gaitasunak antolatuz. Egun bizi dugun testuinguruan, inoiz baino beharrezkoagoa zaigu egunerokotasunean lan politikoarekin jarraitzea, formakuntza saioak zein bestelako ekimenak burutuz, betiere osasun neurri guztiak bermatuz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!