Koronabirusa

Aduna, Anoeta, Tolosa eta Zizurkil eremu gorrian

Ataria 2021ko ots. 4a, 13:46

Irura eremu gorritik irten da, eta Aduna sartu egin da, beraz, bihartik ostalaritza itxita egongo da bertan. Anoetak eta Zizurkilek eremu gorrian jarraitzen dute, Tolosarekin batera.

Osasun sailak eremu gorrian dauden udalerrien zerrenda eman du jakitera, eta 5.000 biztanletik gorako herrien kasuan, Tolosa ageri da. Hain justu, atzoko 7 positiboekin, 582ko intzidentzia tasa du.

5.000 biztanletik beherako udalerrien kasuan, Aduna, Anoeta eta Zizurkil daude eremu gorrian. Villabonako osasun eremuak dira hiruak, eta osasun eremu hori kolore gorrian dago, 532ko tasarekin. Adunaren kasuan, 828ko tasa du, eta azken zazpi egunetan 3 positibo izan ditu. Anoetan, 935eko intzidentzia metatua dute azken hamabost egunetan, eta 12 positibo izan dituzte azken zazpi egunetan. Zizurkilen, berriz, 823ko tasa dute, eta azken zazpi egunetan, 5 positibo izan dituzte. Beraz, zerrendan ageri diren lau herri horietan bihartik ostalaritza itxita izango dute.

Irura eremu gorrian zegoen, baina, herriko intzidentzia tasa 500etik beherakoa denez (496) zerrendatik aterako da, beraz, bihartik ostalaritzak ireki ahalko du bertan.

Eremu gorrian dauden 5.000 biztanletik gorako gainerako herriak Abadiño, Agurain, Amorebieta-Etxano, Andoain, Arrigorriaga, Astigarraga, Azpeitia, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Derio, Donostia, Durango, Eibar, Elgoibar, Elorrio, Erandio, Errenteria, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Güeñes, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Leioa, Lekeitio, Lezo, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Orio, Ortuella, Pasaia, Portugalete, Santurtzi, Sopela, Urnieta, Urretxu, Trapagaran, Vitoria-Gasteiz, Zalla eta Zumarraga dira.

5.000 biztanletik beherako gainerako herriak, berriz, Aia, Alegria-Dulantzi, Alonsotegi, Arrieta, Atxondo, Barrika, Berantevilla, Berriz, Etxebarria, Galdames, Gatika, Iurreta, Karrantza Harana, Kripan, Bastida, Laguardia, Laukiz, Lemoiz, Lezama, Loiu, Mutiloa, Ormaiztegi, Oion, Plentzia, Erribera Beitia, Donemiliaga, Segura, Sondika, Sopuerta, Urduliz, Urkabustaiz, Iekora, Zaldibar, Zamudio, Zaratamo, Zerain eta Zuia dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!