Koronabirusa

16 positibo berri azken egunean

Ataria 2021eko otsailaren 4a

Tolosan 7, Ibarran 6 eta Anoetan 3 positibo izan dira azken orduetan.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 15.083 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 1.020 (%6,8) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 320 atzeman zituzten, tartean, 16 Tolosaldekoak.

Tolosak kolore gorrian jarraitzen du, 582ko tasarekin. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (327) eta Ibarrakoa (445) kolore laranjan daude eta Tolosakoa (557) eta Villabonakoa (532) gorrian.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 84 pertsona ospitaleratu ziren atzo, orotara, 573 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 156 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!