Koronabirusa

14 positibo berri azken egunean

Ataria 2021eko otsailaren 3a

Tolosan 6, Adunan 3, Lizartzan eta Amasa-Villabonan bina eta Ibarran positibo bat atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 16.592 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 1.057 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 333 positibo izan ziren, tartean, 14 Tolosaldekoak.

Tolosan atzo 6 positibo izan ziren, eta 613ko tasarekin kolore gorrian jarraitzen du. Eskualdeko 5.000 biztanletik gorako beste herrian, Amasa-Villabonan, atzoko bi positiboekin, 422ko tasa dute, beraz, kolore laranjan dago. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (342) eta Ibarrakoa (432) kolore laranjan daude, eta Tolosakoa (586) eta Villabonakoa (532) gorrian.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 98 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara, 591 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 155 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, Osasun sailak jakinarazi duenez, urtarrilaren 25etik 31ra bitartean COVIDaren ondorioz 85 pertsona hil dira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!