Koronabirusa

17 positibo berri azken egunean

Ataria 2021eko otsailaren 2a

Tolosan 6, Ibarran 3, Lizartzan 2, Alegian, Asteasun, Iruran, Orexan eta Amasa-Villabonan positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 13.184 test egin zituzten atzo, eta horietatik, 908 izan ziren positiboak (%6,9). Gipuzkoan, 259 positibo atzeman zituzten, tartean, 17 Tolosaldekoak.

Tolosak 6 positibo gehiagorekin, kolore gorriarekin jarraitzen du, 670eko intzidentzia tasarekin. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (357) eta Ibarrakoa (432) kolore laranjarekin daude, eta Tolosakoa (639) eta Villabonakoa (519) kolore gorrian.

Bestalde, adinekoen egoitzei dagokionez, Tolosako Iurreamendin 5 positibo aktibo daude une honetan, atzo positibo berri baten berri eman zuten, eta egoiliar bat hil dela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!