Koronabirusa

58 positibo berri ostiraletik igandera

Ataria 2021eko otsailaren 1a

Tolosan 33, Anoetan 7, Amasa-Villabonan 5, Ibarran 4, Iruran eta Zizurkilen hiruna, eta Abaltzisketna, Berrobin eta Leaburu-Txaraman bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 58 positibo izan dira ostiraletik igandera Tolosaldean. Ostiralean, 23 atzeman zituzten (Tolosan 15, Anoetan 4, eta Abaltzisketan, Iruran, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen bana), larunbatean 18 (Tolosan 10, Anoetan 3, Iruran 2 eta Berrobin, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen bana) eta igandean 17 (Tolosan 8, Ibarran 4, Amasa-Villabonan 3 eta Leaburu-Txaraman eta Zizurkilen bana).

Atzo, 11.632 test diagnostiko egin zituzten, eta, horietatik, 952 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 317 atzeman zituzten. Ospitaleei dagokienez, 53 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 160 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!