Koronabirusa

Anoeta, Irura, Tolosa eta Zizurkil daude eremu gorrian

Ataria 2021eko otsailaren 1a

Anoeta, Irura eta Zizurkil batu dira zerrendara, eta ondorioz, bihartik aurrera ostalaritza itxita izango da udalerri horietan. Tolosan ere tabernek eta jatetxeek itxita jarraituko dute.

Pasa den astelehenean sartu zen eremu gorrian Tolosa, eta bertan jarraituko du, 685eko intzidentzia tasa baitu. 5.000 biztanletik beherako herrien kasuan, Anoeta, Irura eta Zizurkil ere sartu dira, Osasun sailak gaur kaleratutako zerrendan. Anoetaren kasuan, 14 positibo izan dira azken 7 egunetan, eta 788ko tasa du; Iruran, 7 positibo izan dira azken 7 egunetan, eta 551ko intzidentzia tasa du; eta Zizurkilen, 16 positibo izan dira azken astean, eta 823ko tasa du. Hiru herriei dagokien osasun eremua, Villabonakoa, kolore gorrian dago, 519ko tasarekin.

Eremu gorrian dauden 5.000 biztanletik gorako herriak, Abadiño, Agurain, Amorebieta-Etxano, Andoain, Arrigorriaga, Azpeitia, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbo, Derio, Donostia, Durango, Eibar, Elgoibar, Elorrio, Erandio,Ermua, Errenteria, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Güeñes, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Leioa, Lekeitio, Lezo, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ordizia, Orio, Ortuella, Pasaia, Portugalete, Santurtzi, Sopela, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Valle de Trapagaran, Gasteiz, Zalla eta Zumarraga dira.

Eta, 5.000 biztanletik, beherakoak, berriz, Aia, Alonsotegi, Anoeta, Arantzazu, Arrieta, Atxondo, Berriz, Galdames, Gamiz-Fika, Gatika, Gautegiz Arteaga, Gordexola, Iruña Oka, Irura, Iurreta, Karrantza Harana/Valle de Carranza, Bastida, Laguardia, Laukiz, Lemoa, Lemoiz, Loiu, Maruri-Jatabe, Mendaro, Mendexa, Meñaka, Oion, Plentzia, Erribera Donemiliaga, Sondika, Sopuerta, Urduliz, Urkabustaiz, Iekora, Zaldibar, Zamudio, Zaratamo, Zestoa, Ziortza-Bolibar, Zizurkil eta Zuia dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!