Koronabirusa

26 positibo atzeman dituzte azken egunean

Ataria 2021eko urtarrilaren 29a

Tolosan 11, Alegian 3, Amezketan, Anoetan, Asteasun, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen bina eta Alkizan eta Leaburu-Txaraman bana izan dira.

Osasun sailak 17.285 test diagnostiko egin zituzten, eta horietatik 1.264 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 357 atzeman zituzten, tartean, 26 Tolosaldean. Tolosak kolore gorriz jarraitzen du, 608ko tasarekin, eta Amasa-Villabona laranjan dago, 456ko tasarekin.

Osasun eremuei dagokienez, Alegiako (342), Ibarrako (445) eta Villabonako (488) eremuak laranjan daude, eta Tolosakoa (581) gorrian.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 86 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara 605 pertsona daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ospitaleetan, eta COVIDa duten 140 pertsona ZIUn daude.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!