Koronabirusa

Villabona eremu gorritik atera da

Ataria 2021eko urtarrilaren 28a

Tolosak eremu gorrian jarraitzen du, 577ko tasarekin. Beraz, ostalaritzak itxita jarraituko du bertan.

Osasun sailak eremu gorrian dauden udalerrien zerrenda argitaratu du, eta Tolosaldeari dagokionez, Tolosa mantentzen da zerrenda horretan. Iragan ostegunean Amasa-Villabona ere zerrendan zegoen, baina, 456ko tasarekin zerrendatik atera da.

Ibarra egon da eremu gorrian baina azken datuen arabera kolore laranjan dago pasa den asteartetik. Hori ikusita Igor Zapirain alkateak herritarrei eskerrak eman dizkie arduraz jokatzeagatik: "Orain arte lortutakoari eusteko lanean jarraitu behar dugu. Herritar guztiok arduraz jokatzea beharrezkoa da; guztion artean lortuko dugu aurrera egitea". 

Eremu gorrian dauden udalerriak

Agurain, Amorebieta-Etxano, Andoain, Arrigorriaga, Azpeitia, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbo, Derio, Donostia, Durango, Elgoibar, Elorrio, Erandio, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Güeñes, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ordizia, Orio, Ortuella, Pasaia, Portugalete, Santurtzi, Urnieta, Trapagaran, Gasteiz, Zumaia eta Zumarraga dira Tolosarekin batera 5.000 biztanletik gorako udalerriak.

Eremu gorrian dauden 5.000 biztanletik beherako udalerriak, berriz, Arrieta, Asparrena, Atxondo, Bakio, Berantevilla, Berriz, Elantxobe, Forua, Galdames, Gamiz-Fika, Gautegiz Arteaga, Gizaburuaga, Gordexola, Iruña Oka, Iurreta, Karrantza, Harana, Kortezubi, Bastida, Laguardia, Laukiz, Legutio, Loiu, Maruri-Jatabe, Mendaro, Muxika, Oion, Erribera Beitia, Donemiliaga, Sopuerta, Urduliz, Urkabustaiz, Eskuernaga, Zaldibar, Zamudio, Zaratamo, Zestoa, Ziortza-Bolibar eta Zuia dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!