Koronabirusa

20 positibo berri izan dira azken egunean

Ataria 2021eko urtarrilaren 28a

Tolosan 7, Amasa-Villabonan 4, Anoetan 2 eta Adunan, Alegian, Albizturren, Asteasun, Ibarran, Iruran eta Leaburu-Txaraman positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 15.498 test egin zituzten atzo, eta horietatik 1.273 (%8,2) izan ziren positiboak. Tolosaldearen kasuan, 20 positibo atzeman zituzten atzo.

Tolosak eremu gorrian jarraitzen du, 577ko intzidentzia tasarekin, eta Amasa-Villabona kolore laranjaz ageri da, 456ko tasarekin.

Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (253) horian dago, Ibarra (483) eta Villabonakoa (494) laranjan daude eta Tolosakoa (605) gorrian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!