Koronabirusa

25 positibo berri azken egunean

Ataria 2021eko urtarrilaren 27a

Zizurkilen 9, Tolosan 7, Ibarran 4, Amasa-Villabonan 3 eta Bidania-Goiatzen eta Leaburu-Txaraman positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 15.837 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 1.104 (%7,0) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 297 atzeman zituzten, tartean, 25 Tolosaldekoak.

Tolosak kolore gorriarekin jarraitzen du, azken egunean 7 positibo berrirekin, 623ko intzidentzia tasa duelarik. Amasa-Villabona kolore laranjarekin dago une honetan. Azken egunean 3 positibo izan dira han, eta 473ko tasa du. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (253) kolore horiz ageri da, Ibarrakoa (483) eta Villabonakoa (494) laranjan daude, baina gorritik oso gertu, eta Tolosakoa (605) gorrian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 89 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 134 pertsona ZIUn daude. Bestalde, urtarrilaren 18tik 24ra bitartean COVIDaren ondorioz 89 pertsona hil direla adierazi du Osasun sailak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!