Koronabirusa

22 positibo berri

Ataria 2021eko urtarrilaren 26a

Tolosan 12 atzeman dituzte, Anoeta eta Iruran hiruna, Zizurkilen 2 eta Amezketa zein Ibarran bana. Amasa-Villabonan ez da positiborik egon eta herriko intzidentzia tasa jaitsi denez, laranjan dago. 

Osasun sailak emandako azken datuen arabera, 13.715 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 1.101 izan dira positibo (%8). Horietatik 331 Gipuzkoan atzeman dituzte eta 22 Tolosaldean.

Intzidentzia tasei dagokienez, Tolosak eremu gorrian jarraitzen du 628,87ko tasarekin eta Amasa-Villabona laranjara pasa da; azken 24 orduetan ez du positiborik izan eta bere intzidentzia tasa 456,31koa da. Tolosaldeko ESIak, dena den, gorrian jarraitzen du 569,56ko tasarekin.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 86 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 125 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!